Irudi Intimoenganako Errespetua
Emakumeen aurkako indarkeriak sextortsio forma hartzen du maiz. Hau da, biktimari mehatxu egiten zaio, esanez bere irudi intimoak zabaldu egingo direla, gaizkilearen esanak bete ezean. Sextortsioak jendea mendean hartzeko balio du. Mota ezberdinak daude:
- Bikotearen edo bikotekidearen aurkako sextortsioa. Genero-indarkeria zibernetiko mota bat da, eta, horren bidez, biktimak harremanarekin jarraitzea edo harreman sexualak mantentzen jarraitzea lortu nahi da.
- Child Grooming estrategia moduan egiten den sextortsioa. Hau da, gaizkile sexual eta groomer izenekoek nerabeen borondatea mendean hartzeko burutzen dituzten ekintzak dira. Gero eta irudi gehiago lortu nahi izango dituzte, edo, kasurik txarrenean, topaketa fisiko bat.
- Helburu ekonomikoak dituen sextortsioa ez da hain arrunta.
Gogoratu:
- Internet bidez irudi intimoak erabiltzea oso arriskutsua da.
- Ez da zure errua jendeak iruzur egiten badizu, edo jazarpena edo xantaia jasotzen baduzu.
- Sextortsioaren biktima bazara, eskatu laguntza, eta ez amore eman xantaiaren aurrean.
- Pertsona baten irudi intimoak bere baimenik gabe zabaltzea delitu oso larria da.
Kanpaina honen atzean hiru eragile daude, egiteko honetan elkarrekin lan eginez: Administrazio publikoa, sektore pribatua eta gizarte zibila.
- “Basque Cybersecurity Centre” BCSC, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa, Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko Eusko Jaurlaritzak izendatutako erakundea.
- Twitter, sarearen helmen osoa baliatuz, indarkeria matxistarik gabeko gizarte bidezko bat sustatzeko.
- PantallasAmigas ekimena. BCSC erakundearekin lan egiten du IKTeskola lan-taldearen bidez. Halaber, Twitterren barneko Trust and Safety Council elkarteko kidea da. Azken horrek, estilo erraz eta erakargarri baten bidez, YouTubeko kanalean 65 milioi bisualizazio baino gehiago izatea lortu du (2020ko otsailera arte).